ALTUNA
FAMILIA
TRADIZIOA

 

 

Altuna Sagardotegia Urnietan kokatuta dagoen sagardotegi historiko bat da, gaur egun Altuna sendiako laugarren belaunaldia dabil negozioaren alorrean. Santiago Altuna birraitona eta Mikaela Insausti birramona izan ziren gure familiako lehenak baserria bizilekutzat hartzen. Galarraga baserrian (Urnieta), Altuna familia iristerako sagardoa betidanik egiten zen, baina baserriko beste produktu bat zen; ganadua zegoen, baratza, baita behi esnea ere…

Pixkanaka sagardoa tokia hartuz joan zen eta profesionalizatzeko lehenengo pauso garrantzitsuenak aitona Joxek eta amona Milagrosek eman zituzten, geroztik gainerakoak utzi ziguten herentziari gogor eusten ari gara. Tradizioa eta esentzia mantenduz, baina, berrikuntza eta teknologia berriei biderik itxi gabe.

Gure etxean, kalitateari eta tradizioari ematen diogu lehentasuna. Txotx denboraldian kupeletik dastatuz eta urte guztian botiletan izango duzue gure sagardoa erosgai.

Gertutik esperientziaz

gozatu